152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Epatzea pertsonak edo entitateak, ukiturik gelditu badaitezke Nafarroako Administrazioaren Auzitegian jarritako 21-00829 gora jotzeko errekurtsoagatik, zeina ezarri baita udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiaren osaeraren aurka

Jakinarazten da, 2021eko ekainaren 1ean (Sarrera Erregistroko zenbakia: 2596), Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia bat jaso dela, 2021eko maiatzaren 26koa, esaten duena tramitazioan dela 21-00829 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori María Teresa Ferrer Gimenok jarri du udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiaren osaeraren aurka.

Tokiko Gobernu Batzarraren ekainaren 18ko Erabakia betetzeko, epatzen dira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukiturik gelditu badaitezke errekurtsogilearen uziak baiesteagatik, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete. Helbidea: Iturrama kalea, 10, Iruña.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2109902