152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obren arduradun lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren ekainaren 21eko 257/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsi zen Alesbesko Udaleko obren arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia 2021eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea, Alesbesko Udaleko obren arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Onartuak:

AGUADO RODRÍGUEZ, LUIS ÁNGEL

CASTILLEJO SARASOLA, LUIS ÁNGEL

CERDÁN LÓPEZ, IGNACIO

COUSO CHAMARRO, ALEJANDRO

ESPARZA REMÓN, JOSÉ JAVIER

FABO NACIANCENO, EFRÉN

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE, IGNACIO

GONZÁLEZ GALINDO, ANTONIO

HERNANDEZ CARPANETO, INTI NEHUEN

LÓPEZ DE IPIÑA ALDABA, MAITANE MIRARI

MARIAN, IACOB

MUÑOZ TERÉS, JESÚS

NAVARRO GARDE, EDUARDO

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Eguna eta ordua ezartzea proba teorikoa egiteko, deialdiaren zortzigarren oinarriarekin bat: 2021eko uztailaren 16an, 09:00etan, Alesbesko Kultur Etxean (Cava kalea, 33). Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek hartara joan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala edo argazkia daukan beste agiri ofizial bat aldean dutela.

Hirugarrena.–Agintzea iragarki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Alesbesko Udalaren webgunean eta Udalaren iragarki-taulan.

Alesbesen, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2109972