15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

95E/2020 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Birzatiketa Proiektuaren aldaketa, Eguesibarko udal mugarteari eragiten diona. Sustatzailea UPS horretako UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordea da.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak uztailaren 8an emandako 167E/2014 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Eguesibarko udal mugarteari eragiten diona, plan horretako UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustaturik.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abenduaren 4an emandako 14E/2019 Ebazpenaren bidez, birzatiketa proiektuaren aldaketa hau hasiera batez onetsi zen.

Birzatiketa proiektuaren aldaketaren helburua da exekuzio unitatea urbanizatzeko gastuak eguneratzea, eta, horren ondorioz, baita aterako diren lurzatien behin-behineko likidazio-saldoa ere, deusetan galarazi gabe behin betiko likidazioan ateratzen dena. Izan ere, urbanizazio gastuak birzatiketa proiektuan aurreikusi zirenak baino handiagoak izan dira.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko azaroaren 25eko txostena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat etorriz (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Birzatiketa Proiektua aldatzeko espedientea, UPS horretako UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustatu eta Eguesibarko udal mugarteari eragiten diona.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, espedientearen sustatzaileari eta lurzatien gaineko eskubideen jabe eta titularrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2020ko abenduaren 11n.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2015381