15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-EXT-19

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2020ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, honako kontzesioaren eskubidea azkentzeko espedientea ireki da, iraungi delako: Arga ibaian 60.000 l/s-ko ur aprobetxamendua egitea, Mendigorriko zentral hidroelektrikoan energia elektrikoa ekoizteko, Mendigorria udal-mugartean (Nafarroa). Kontzesio hori Sociedad Electra Regadío de Mendigorria izeneko elkarteari egin zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2008ko irailaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez. Kontzesioaren eskubidea Ur Erregistroko A atalean, 60. liburuan, 97. orrian inskribatua dago.

Mendigorriko Electra Regadío izeneko elkartea honako hauek osatzen dute: Berbintzanako garai bateko ureztaketaren sindikatuak (laurden baten jabea da) eta Larragako garai bateko ureztaketaren sindikatuak (hiru laurdenen jabea da).

Arga ibaian dagoen presari mantentze-lanik egin ez zaionez, 2016. urtean haustura bat izan zen ezkerreko aldean, eta, horren ondorioz, ez da erabiltzen.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zilegi da prozeduraren edukia aztertzea, baina aurretik eskatu behar da mezu elektroniko bat bidaliz “hidroelectricos@chebro.es” helbidera edo 976 711 155 telefonora deituz bulegoko ordu baliodunetan.

Zaragozan, 2020ko abenduaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015669