15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza egiteko

Urrozko alkateak, 2020ko abenduaren 22an, 24/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa. Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedaturikoa,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Unai Madariaga Iribarren zinegotziari eskuordetzea 1/2020 espediente zenbakia duen ezkontza egiteko eskumena.

Bigarrena.–Ebazpen hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako kideei egiten duten hurrengo osoko bilkuran.

Urrozen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2016052