15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2021eko zerga-tasak

Urraulgoitiko Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, erabaki zuen ondotik aipatzen diren zerga-tasak ezartzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,33.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,18.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4ko indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izango da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa.

Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,00.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2100326