15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 747. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Alkatetzak 2020ko abenduaren 4an emandako ebazpenaren bidez,

ERABAKI ZEN:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Noaingo 1. poligonoko 747. lurzatian, 3P Biopharmaceuticals enpresak sustatuta.

2. Hasierako onespena jakinaraztea sustatzaileari eta Idifarma Desarrollo Farmaceutico SLri.

3. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak).

4. Txostena eskatzea Nafarroako Gobernuaren Ingurumen arloari - Ingurumen-ukipenetarako baimena.

5. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

6. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Noain Elortzibarren, 2020ko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2015178