15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

543/2020 Ebazpenaren bidez, EBATZI DUT:

Lesakako Udalaren egiaztapenerako kode segurua sortzea https://sedeelectronica.lesaka.net/ helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Dokumentu bakoitzerako sortutako kode guztiak bakarrak eta ausazkoak izango dira, eta lotura izango dute sortzailearekin.

2. Ziurtapen kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide izango da segurtasun kriptografikoa.

3. Ondorio legalek irauten duten aldi oso-osoan iristen ahalko da kodeak egiaztatutako dokumentura, egoitza elektronikoaren bidez –eta, halakorik balego, barruan duen fitxategi elektronikoaren bidez–. Berehala eta doan iristen ahalko dira dokumentura pertsonak.

4. Ulertuko da toki-entitatea identifikatuta dagoela Interneteko bere atarian edo beste sarbide puntu batzuetan argitaratzen duen informazio berekiarekiko, baldin eta haiek egoitza elektronikotzat jotzen badira legez.

5.Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakunde honen egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Lesakan, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2015981