15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

3. poligonoko 642. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa eta desafekzioa, gero 1. Poligonko 753. lurzatiarekin trukatzeko

Leitzako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen:

1.–3. poligonoko 647 lurzatiaren (224,33 m², herri-lurra) desafektazioa hasiera batez onestea:

Desafektazioaren xedea: herri-lurra ondare ondasun bihurtu eta hurrengo lurzati pribatu honekin trukatzea: 1. poligonoko 753. lurzatia (6.074,24 m²).

Lur trukaketaren erabilgarritasun publikoa: Azalera komunala eta baso-masa handitzea (japoniako alertzea) eta herri-ondarea babestea eta hobetzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean udal idazkaritzan jendaurrean jartzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.

3.–Lurzatiak trukatzeko baldintza plegua onestea.

Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2100019