15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 24. lurzatian. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Goizuetako 2. poligonoko 24. lurzatirako, Aritz Loiarte Ansak sustatutako eta Antonio Alegria Ezquerra eta Jose Joaquin Equiza Itoitz arkitektuek idatzitako hiri-jarduketako plan bereziari behin betiko onespena ematea.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta egindako txosten teknikoekin batera, lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, hamar eguneko epean gehienez, onespen hau egiten denetik zenbatzen hasita.

4.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta mugakideei.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.

Goizuetan, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016143