15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Finken normalizazioa, Elizgibela kaleko eta Floirac plazako hiri-jarduketarako plan bereziak ukitutako zenbait lurzati egokitzeko planeamenduari. Behin betiko onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 11n egindako bilkura arruntean, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik Burlatako Udaleko Hirigintza Alorrak egindako dokumentua, xede duena finkak normalizatzea, beharrezkoa baita egoki kudeatzearren Burlatako Elizgibela kaleko eta Floirac plazako hiri-jarduketarako plan bereziak ukitutako lurzatiak. Burlatako Udalak behin betiko onetsi zuen plana 2019ko maiatzaren 8an egindako osoko bilkuran, eta argitaratu zen 2019ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko irailaren 4ko erabakiaren bidez onetsi zuen hasiera batez finkak normalizatzeko espedientea, eta jendaurreko informazioaren tramitean ez da alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik lehen azaldutako aurrekariak eta oinarriak, Tokiko Gobernu Batzar honek, aintzat harturik 2020ko maiatzaren 12ko 404/2020 Dekretuaren bidez ezarritako eskumenen eskuordetzea,

ERABAKITZEN DU:

1. Behin betiko onestea Burlatako Udaleko Hirigintza Alorrak idatzitako Finken normalizazioa, beharrezkoa dena egoki kudeatzearren Burlatako Elizgibela kaleko eta Floirac plazako hiri-jarduketarako plan bereziak ukitutako lurzatiak. Burlatako Udalak behin betiko onetsi zuen plana 2019ko maiatzaren 8an egindako osoko bilkuran, eta argitaratu zen 2019ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean. Espedientea: LIVARIOS/2020/36.

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Erabaki hau jakinaraztea Mendinueta SL higiezinen enpresari.

4. Erabaki hau igortzea hirigintzako eta katastroko alorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2015388