15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Aldaketa Eraikingintzaren ordenantzan. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2020ko abuztuaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintzaren gaineko ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 10ean, eta testuari ekarpenak egin zaizkio.

Ikusi da egin diren ekarpenen helburua dela aukera ematea beiradun portxe arinen bidezko itxiturak egiteko eta energia berriztagarriak ekoizteko instalazioak paratzeko. Ikusi da, halaber, Udalak ofizioz sartu nahi duela aldaketa bat, partzelen itxitura altuagoak baimentzeko lurzatien barruan desnibel handiak dauden kasuetarako.

Osoko bilkurak 2020ko azaroaren 27an erabaki zuen egindako ekarpenak onestea eta ordenantzaren testuan sartzea, Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren azaroaren 13ko txostenean jasotakoarekin bat etorriz. Orobat, Eraikingintzaren ordenantza behin betiko onetsi zuen (jarraian ageri da) eta haren testu osoa argitara zedin agindu; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

ERANSKINA

Eraikingintzaren gaineko ordenantzan aldatutako artikuluak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015648