15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa, Eraikuntzen ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Arantzako eraikuntzen ordenantza orokorraren aldaketari.

Txostena jendaurrean jarri zen 30 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (247. zenbakia, 2020ko urriaren 22koa), eta ezarritako epean ez zen alegaziorik egin.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Arantzako eraikuntzen ordenantza orokorraren aldaketa behin betiko onesten da.

Hori guztia argitara ematen da.

Arantzan, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016109