15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hara joandako guztiak ados zeudela, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Alloko 4. poligonoko 527-1 eta 527-2 lurzatietarako. Luis Lasa Doriak sustatu du, 4 poligonoko 527-1 eta 527-2 lurzatien lerrokadura definitzeko Leringo errepideari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea. Orobat, onetsitako testua eta emandako txostenak bidaliko zaizkio lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamenduari, proiektua kontrola dezan; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.

Allon, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015763