15. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, María Pilar Sanz Mutiloa andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko burua.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 9an emana 473E/2017 Foru Aginduaren bidez, M.ª Pilar Sanz Mutiloa andrea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko buru izendatu zen bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Pilar Sanz Mutiloa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2021eko urtarrilaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, María Pilar Sanz Mutiloa andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2100360