144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45/2021 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, deitzen duena okupazio aurreko aktak egiteko Buñuelgo udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko Pestriz izeneko parke eolikoaren instalazioa jartzeko proiekturako. (SEMSI-CE-1153).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak martxoaren 18an emandako 19/2021 Ebazpenaren bitartez onetsi zen Buñuelgo udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko Pestriz izeneko parke eolikoaren instalazioaren proiektua, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Buñuelgo alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Buñuelgo udaletxean, 2021eko abuztuaren 30ean eta 31n.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Eólica Pestriz SL enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Buñuelgo udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2109469