144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

542/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko: “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa”.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abuztuaren 20ko 87/2009 Foru Aginduaren bidez (2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 7koa), “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasi zen, eta proiektua jendaurrean jarri zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren irailaren 15eko 56/2010 Foru Aginduaren bidez (2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 29koa) “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Gobernuaren 2021eko maiatzaren 26ko Erabakiaren bidez, adierazi zen presakoa dela “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2021eko abuztuaren 2an, 3an, 4an eta 5ean Orkoiengo eta Oltzako udaletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Orkoiengo eta Oltzako udaletxeetako iragarki tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau igortzea Orkoiengo Udalera, Oltzako Udalera eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko ekainaren 4an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2109286