144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

103/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2021-2022 denboraldirako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legeak bere 33. artikuluan ezartzen du ezen, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, urtero onetsiko direla ehiza aprobetxamendukoak izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko dela.

Debekualdiei buruzko xedapen orokorretan berariaz aipatuko dira arrantzarako eremuak, garaiak, egunak eta epeak, espeziearen edo modalitatearen arabera, eta aprobetxamendu-gai diren espezieak babesteko muga orokorrak, bai eta haien kontrolerako prebentzio neurriak ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bere 132. eta 133. artikuluetan arautzen du arauak prestatzeko prozedura, bai eta herritarren parte-hartzea arauak prestatzeko ere, eta aipatu 132. artikuluak ezartzen du prestatze-prozedura arloaren arabera eskuduna den departamentuan abiaraziko dela, xedapen proposamenaren testua idatziz.

Ikusita Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2021-2022 denboraldirako ehiza debekualdiei buruzko foru agindua prestatzeko prozedurari hasiera ematea.

2. Izendatzea Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Ehiza Atala eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atala prozeduraz arduratuko diren organoak izateko.

3. Foru agindu hau Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2109299