144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Uharte Arakil udalerrian uhin erradioelektrikoak jaso
eta transmititzeko telekomunikazio-instalazioei buruzko
udal-ordenantza. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko ekainaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Uharte Arakil udalerrian uhin erradioelektrikoak jaso eta transmititzeko telekomunikazio-instalazioei buruzko udal-ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Uharte Arakilen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2109311