144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Noaingo 5. eremuko SB.1 azpieremuan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko ekainaren 8an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Noaingo 5. eremuko SB.1 azpieremuko xehetasun-azterketa, Sociedad Cooperativa Farmacéutica Navarra Nafarcok sustatua.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hirugarrena.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2021eko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109503