144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan (16.ean). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 16. udal ordenantzaren aldaketa, zeinak Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen baititu.

Iragarkia 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

Erantsi egin da honako hau:

XEDAPEN IRAGANKORRA

Eten egiten da, salbuespen gisa, 2021eko ekitaldian, ordenantza honen 1.6 artikuluan ezarritako tasaren aplikazioa; hau da, mahaiek eta aulkiek erabilera publikoko eremuak okupatzea irabazi-asmoarekin, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak eta ostalaritza jardueraren ohiko funtzionamendua mugatzen duen ondorengo araudiak ostalaritzako establezimenduen ekonomian izan dituzten ondorioak direla eta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2021eko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2109313