144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Los Arcosko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko bazkatokietako belarren aprobetxamendua adjudikatzeko: La Cuevaren herena, Baurin Yániz eta la Cuevaren herena, El Charcal eta Los Llanos, herritarren arteko adjudikazio zuzena egin ondoko soberakinak baitira.

Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, behar bezala argitaraturik. Enkantea Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, goizeko 9:00etan.

Baldintza-agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2109191