144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Indargabetzea

Leozko Udalak, 2021eko martxoaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen indargabetzea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hona hemen:

Argitaraturik 2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18koan, indarrean jarri zen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordenantza horren behin betiko onespenaren aurkako errekurtsoa jarri zen, Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ohiko bi prozeduraren autoetan (29/2010 eta 234/2010). Horren ondorioz, eduki eta erabaki bera zuten bi epai eman ziren: apirilaren 3ko 251/2013 epaia eta martxoaren 20ko 188/2013 epaia, hurrenez hurren.

Bi kasuetan, epaiek baietsi zituzten ezarritako errekurtsoak “izaera partzialarekin, benetan funtsezkoa”, eta berariaz deuseztatu zuten ordenantzaren 3. artikuluko lehen paragrafoko azken tartekia “tasaren subjektu pasiboaren izaera ematen dien heinean hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak ez diren enpresei edo entitateei, nahiz eta sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak izan”; eta 5. artikulua “non biltzen baita sistema edo prozedura, tasa finkatzeko aplikatu beharreko zenbatekoa zehazteko”.

Hala, Udal honek badu zati batean baliogabetutako ordenantza bat (3. eta 5. artikuluak), gainerako edukietan indarrean dagoena, baina, indargabetutako manu horiek funtsezkoak direnez, ordenantza ezin da aplikatu; izan ere, edukian aipatutako epaiek berariaz adierazten zuten bezala, “indargabetu egiten da demandatuak tasa kobratzeko zuzendu dezakeen edozein egintza”.

Aipatu epaietan oinarritutako argudio horrek justifikatzen du kentzea herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa eta, horregatik, indargabetzea tasa hori arautzen duen ordenantza fiskala, indarrean jarraitzen duen orotan.

Kontuan hartzen da, gainera, urteko araugintza-planean (2020-2021 2. seihilekoa) ezarritako jarduketa-programaren 1. ekimena. Programa hori onetsi zen 2020ko ekainaren 3ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, eta, bertan, ezarri zen zuzentzea herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Horregatik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, bertaratutakoek honako hau erabakitzen dute aho batez:

Lehenbizikoa.–Kentzea herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa, eta indargabetzea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea iragarki-tauletan, Udal honen gardentasun-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez hogeita hamar eguneko epean.

Hirugarrena.–Erabaki hau behin betiko onetsitzat joko da baldin eta jendaurrean jartzeko epean erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten ez bada. Erabakiaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik aurrera jarriko da indarrean.

Iratxetan (Leotz), 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2109244