144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Aldaketa, Herri-ondasunak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Txulapaingo udalerriko herri-ondasunak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Markalainen (Txulapain), 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2109249