144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

1/2021 eta 2/2021 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 11n, 1/2021 eta 2/2021 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. 1/2021 eta 2/2021 aurrekontu-aldaketak, beraz, behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

1/2021 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 670.000,000 euro.

Diru-sarrera hauen bidez finantzatua:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 670.000,000 euro.

2/2021 ALDAKETA

Aparteko kreditua

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 45.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 445.000,00 euro.

Diru-sarrera hauen bidez finantzatua:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 530.000,00 euro.

Funesen, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2109254