144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Bideen garbiketari buruzko udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bideen garbiketari buruzko udal ordenantzaren aldaketa.

1.6. artikulua. Berria.

20.bis artikulua. Berria.

22.4. artikulua. Berria.

43.2.c artikulua. Berria.

21.1. artikulua. Aldatua.

22.1. artikulua. Aldatua.

Zehapen zenbatekoak eguneratzea.

Ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2109425