144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki-erakundeentzako dirulaguntza deialdia merkataritza biziberritzeko jarduketak egin ditzaten. DDBN identifikazioa: 564501.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak funtsezkotzat jotzen du, plan sektorial berria prestatu bitartean, aurrera jarraitzea Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planean (2018-2020) zehaztutako neurriekin, zehazki, helburu dutenak hiri espazioak merkataritza jardueretarako hobetu eta egokitzea eta merkataritzako ekipamendu publikoak egokitzea, hurbileko tokiko merkataritza sustatze aldera.

Funtzionalitatea eta estetika hobetu nahi dira Nafarroako toki-erakundeetan hurbileko txikizkako merkataritza biltzen duten hirietako merkataritza espazioetan, hiriguneetako merkataritzako eremuak berritzeko, edertzeko eta hobetzeko jarduketen bidez, eta udal azoketan eta merkataritza ez-egonkorra biltzen duten eremuetan egin beharreko modernizazio jarduketen bidez.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, eta, hortaz, kasuan kasuko baremoaren aplikazioak zehaztuko du dirulaguntzak emateko hurrenkera.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea toki-erakundeentzako dirulaguntza deialdia merkataritza biziberritzeko jarduketak egin ditzaten.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Baimentzea 125.000 euroko gastua, bete daitezen dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak; finantzatuko da 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura: G-830001-83130-7609-432100: Merkataritzako dirulaguntzak. Toki-erakundeak. Merkataritza biziberritzea (PICMP. M122).

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuan aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 18an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, merkataritza biziberritzeko jarduketak egiteko toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdiarenak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da toki-erakundeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, honako arlo hauetako jarduketen inguruan: txikizkako merkataritza biltzen duten hiri espazioak egokitzea eta udal azoken merkataritzako ekipamendu publikoak berritu eta hobetzea.

Deialdiaren helburua eta interes publikoa da hiriko txikizkako merkataritza biltzen duen hirigintza ingurunea hobetzea, toki-erakundeek hiriguneetako merkataritza biziberritzea susta dezaten.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 125.000 eurokoa da, honela banatuta, proiektu diruz lagungarri motaren arabera:

PROIEKTU MOTA

ZENBATEKOA

A) Udal azokak modernizatzea

35.000

B) Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea

1) Seinaleztapen komertziala

30.000

2) Jarduerarik ez duten merkataritza lokalak egokitzea

3) Merkataritza guneetako hiri altzariak

C) Salmenta ibiltarirako guneak egokitzea

20.000

D) Udalaren titulartasuneko lokalak egokitzea, 2.500 biztanletik beherako toki-erakundeetan

40.000

Zenbatekoa, guztira

125.000

Gerakinik balitz proiektu mota bakoitzerako dirulaguntza guztiak esleitu ondoren, hura erabiliko da, behar izanez gero, D, C, B eta A proiektu moten eskaerei erantzuteko, ordena horretan hain zuzen.

3. oinarria.–Inbertsioak gauzatzeko epea.

Diruz lagungarriak dira 2021eko urtarrilaren 1etik azaroaren 8ra arte (biak barne) gauzatu, fakturatu eta ordaindutako inbertsioak. Ondorio horietarako, inbertsioak egintzat joko dira aipatu aldian fakturatu eta ordaindu badira.

4. oinarria.–Entitate onuradunak eta betebeharrak.

1. Entitate onuradunak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan aipatzen diren udalek eta gainerako toki-erakundeek.

Toki-erakundeen populazioari dagokionez, aintzat hartuko da Nafarroako kontzejuetako populazio zifra ofizialak deklaratzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru agindua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen hori alegia.

2. Betekizun orokorrak.

Betekizun orokor hauek betetzen dituzten toki-erakundeak izan daitezke onuradun:

2.1. Ez egotea entitate onuraduna izateko ezarritako debeku egoera batean, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluari.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

2.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

2.3. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, aurkeztuko da eskabide orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena.

3. Eskaera aurkeztean bete beharreko betekizun berezia.

Jarduketak dirulaguntza eskatzen duen toki-erakundearen titulartasuneko instalazioetan, higiezinetan edo hiri espazioetan egin behar dira.

Toki-erakundea titularra ez bada:

–Egiaztatu behar da aipatu tokiak erabilgarri daudela gutxienez 7 urtez, eskaera aurkezten den egunetik hasita.

–Jarduketa toki-erakundearen udalerrian egin behar da.

5. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.

1. Inbertsio proiektu diruz lagungarriak.

Txikikazko merkataritza garatzen diren espazio publikoak eta azpiegiturak hobetzeko inbertsioak diruz lagungarriak izanen dira, baita bertara sartzeko eta mugikortasuna hobetzeko egiten direnak ere. Horrela txikizkako merkataritza garatzen den inguruaren kalitatea hobetu nahi da, erakargarriago eta lehiakorrago bihurtuz, eta hiriaren inguruko merkataritza eskaintzarekin lehiatzen den aukera baliagarria izan dadin nahi da.

Honako hauek dira proiektu diruz lagungarriak:

A) Udal azokak modernizatzea.

Gisa honetako inbertsioak dira diruz lagungarriak:

–Eraikina eta instalazioak egokitzea: egiturazko elementuak, estalkiak eta barreneko eta/edo kanpoko fatxadak konpontzea osoko irudi homogeneoa lortzeko asmoz, sarbideak egokitzea, zoru irristagaitza instalatzea, argitze-sistema berriak instalatzea (erakusten diren produktuekin bat datozenak eta efizientzia energetikoarekin bateragarriak direnak) eta antzeko beste jarduketa batzuk.

–Eraikinetan instalazio orokorrak jartzea, hala nola: aire egokitua, suteen kontrako ekipoak, kontsignak, argiteria, komunak, telekomunikazioak, ekipamendu teknologikoa, kudeatzeko tresna informatikoak, programa informatikoak eta softwarea ezartzea eta abar.

–Azokako instalazioetan eta saltokietan efizientzia energetikoa hobetzeko eta energia aurrezteko jarduketak.

–Merkataritza guneetan kanpoko eta barneko seinaleztapena jartzea, bai eta horretarako behar diren euskarriak ere.

B) Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea.

Gisa honetako inbertsioak dira diruz lagungarriak:

B.1) Biziguneetako hiri-bilbean dauden merkataritza eremuetako seinaleztapen komertziala jartzea eta berritzea.

Lehen edo bigarren mailako merkataritza ardatzetan edo merkataritza-dentsitate esanguratsua duten merkataritza espazioetan seinaleztapen komertziala jartzea onartuko da, baita horietara sartzeko seinaleztapena ere.

B.2) Jarduerarik ez duten merkataritza lokalak egokitzea.

Paramentu finkoak edo mugikorrak jartzen ahal dira ekonomia jarduerarik ez duten merkataritza lokalen fatxadetan eta/edo erakusleihoetan, merkataritza etxabeetako fatxada eta erakusleiho horiei hobekuntza estetikoa ekartzen dieten bestelako esku-hartzeak ere egin daitezke.

Merkataritzako ardatzen hiri paisaia eta estetikoa hobetu nahi dira horrekin, kale nagusietan zein bigarren mailakoetan, udalerrietako hiriguneetan dauden merkataritza eremuen erakargarritasuna indartzeko.

B.3) Hiri altzariak eta argiztapena modernizatzeko eta hornitzeko inbertsioak eta antzeko beste inbertsio batzuk, toki-erakundeko merkataritza guneek irudi bateratu eta erakargarri bat emateko xedez egindakoak, hurbileko merkataritza jarduera sustatze aldera.

Aktibo hauek birjartzea edo instalatzea ez da diruz lagungarria izanen:

–Haur jolastokiak.

–Paperontziak.

–Parterreak edo lorategiak.

–Aparkalekuak.

–Merkataritza ardatzak oinezkoendako gune bihurtzea edo zolatzea.

C) Hiriguneetan merkataritza ibiltarirako dauden eremuak egokitzea.

Gisa honetako inbertsioak dira diruz lagungarriak:

–Jarduera hori garatzeko eremua egokitzeko lanak.

–Merkataritza jarduera horri zerbitzua emateko ekipamendua eta azpiegiturak eskuratzea: saltokietarako eguzki-oihalak, karpak, metalezko instalazioak edo egitura eramangarriak.

D) Udalaren titulartasuneko lokalak egokitzea.

Diruz lagungarriak dira 2.500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeen higiezinetan merkataritza establezimenduak martxan jartzeko beharrezkoak diren inbertsioak.

Toki-erakundean merkataritza establezimendu bakarra bada, bestelako ekonomia-jarduerak edo zerbitzukoak ere egon daitezke bertan, bigarren mailako jarduera gisa.

2. Jarduketa diruz lagungarriek bete beharrekoak.

2.1. Jarduketa guztiek bete behar dute Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko Foru Legeak ezartzen duena.

2.2. B) motako proiektuek honako baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

Toki-erakundeko merkataritza dentsitate handieneko eremuetan gauzatu behar dira, hirigunearen barrenean betiere, eta toki-erakundeak 25 saltoki eduki beharko ditu gutxienez.

Horren ondorioetarako, saltokitzat hartuko dira txikizkako merkataritza-jardueretan aritzen diren establezimenduak, eskaera aurkezteko egunean alta emanda badaude 641. taldetik 659.era bitarteko (biak barne) eta 661. eta 662. taldeetan zehaztutako txikizkako merkataritza jarduera ekonomikoren batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, bazterturik daude 654. eta 655. taldeak, salbu 6542., 6545. eta 6546. epigrafeak.

Establezimendu berean, aldi berean, jarduera bat baino gehiago egiten badira eta horietako bat aurreko paragrafoan ezarritako txikizkako merkataritzakoa bada, establezimendu hori saltokitzat hartuko da baldin eta jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez (salmenten zifra), txikizkako merkataritza-jarduera bada.

Kanpo gelditzen dira industrialdeetan, merkataritzarako edo zerbitzuetarako poligonoetan, nahiz eta bertan txikizkako merkataritzako jarduerak egin, eta mugaz haraindiko eremuetan egiten diren jarduketak.

2.3. C) motako proiektuek honako baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

Toki-erakundeak 8.000 biztanletik beherako populazioa izan behar du.

Hiri-bilbean gauzatu behar dira, erdialdean edo toki-erakundean ezarrita dagoen hurbileko merkataritzatik gertu dauden eremuetan, eta toki-erakundeko eta/edo merkataritza eremuko merkataritza jarduera dinamizatzen lagundu behar dute.

Ez dira diruz lagungarriak izanen industrialdeetan eta merkataritzarako edo zerbitzuetarako poligonoetan egindako jarduketak, nahiz eta bertan txikizkako merkataritzako jarduerak gauzatu.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehieneko dirulaguntza eta gutxieneko inbertsioa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoari honako ehuneko hauek aplikatuko zaizkio (BEZ barne).

Balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarria da, honako kasu honetan izan ezik: toki-erakundeak gastu hori berreskuratu edo konpentsatu ahal duenean.

Proiektu diruz lagungarria zer motatakoa den, halakoa izanen da gutxieneko inbertsio diruz lagungarria, halakoa dirulaguntzaren ehunekoa eta halakoa gehieneko dirulaguntza; hori guztia taula honetan ageri da xehatuta:

PROIEKTU MOTA

GUTXIENEKO INBERTSIOA

(BEZa barne)

%

DIRULAGUNTZA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

A) Udal azokak modernizatzea

10.000

60

15.000

B) Hirietako merkataritza guneak hobetzea eta egokitzea

1) Seinaleztapen komertziala

5.000

60

15.000

2) Jarduerarik ez duten merkataritza lokalak egokitzea

60

3) Merkataritza guneetako hiri altzariak

20

C) Salmenta ibiltarirako guneak egokitzea

5.000

40

5.000

D) Udalaren titulartasuneko lokalak egokitzea, 2.500 biztanletik beherako toki-erakundeetan

5.000

70

15.000

7. oinarria.–Epea, eskaerak aurkezteko modua eta eskatzen den dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

a) Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Comercio+y+artesania/Comercio/servicios+al+comercio.htm (hemendik aitzina, laguntzaren fitxa). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko.

b) Dirulaguntza hau tramitatzearekin loturik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren jakinarazpen eta komunikazio guztiak telematikoki eginen dira, eta, horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala eta gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat izatea.

c) Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

d) Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakia erabiliz eginen dira izapidetze telematikoa egiten denean, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio.

e) Toki-erakunde bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du diruz laguntzeko eskatzen dituen jarduketa guztietarako.

f) Inbertsioa gauzatua, fakturatua, ordaindua eta erabileran jarria bada, eskaerarekin batera aurkezten ahalko da horren justifikazioa, aldi berean. Kasu horretan, laguntzaren fitxako justifikazio inprimaki berariazkoa aurkeztuko da, 10. oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera.

3. Laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioak berariazko eskabidearen araberakoa izan beharko du, eta agiri bereizietan eta behar bezala identifikatuetan aurkeztua. Hona hemen:

3.1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabide ereduak honako adierazpen hauek ditu:

a) 4. oinarriko baldintza orokorrak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.

b) Jarduketa bererako jasotako beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

c) Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 28.8 artikuluan ezartzen duenaren ondorioetarako. Adierazpen honetan zehaztu behar da kontzeptuak berreskuragarriak edo konpentsagarriak diren edo zati bat berreskuratzen ahal den; hala bada, hainbanaketa-ehunekoa zehaztu behar da (ez da diruz lagungarria izanen).

3.2. Jarduketei buruzko dokumentazioa.

a) Toki-erakundearen idazkaritzaren ziurtagiria, egiaztatzen duena toki-erakundea dela jarduketak eginen diren eremu, lur edo higiezinen titularra eta haiek ukituko dituzten lursail-zedulak zehazten dituena.

b) Toki-erakundea ez bada titularra, kontratua edo dagokion dokumentazioa aurkeztuko da frogatzeko eremu, lur edo higiezin horiek erabilgarri daudela gutxienez 7 urtez.

c) Dirulaguntzaren xedeko jarduketa azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatz eta xehatua bilduko duena:

–Inbertsioak egitera bultzatzen duten arrazoiak, jarduketak eginez lortu nahi diren helburuak eta beren interesa merkataritzaren ikuspuntutik.

–Diruz laguntzen ahal den jarduketa denboran egin diren edo egiteko diren jarduketan deskribapena.

–Jarduketak gauzatzeko kronograma eta dirulaguntza eskatzeko unean jarduketa zer gauzatze egoeratan dagoen.

d) Balorazio irizpideak aplikatzeko memoria.

Agiri jakin bat aurkeztea esplizituki eskatzen ez duten balorazio irizpideak puntuatzeko, memoria bat aurkeztu behar da, eta bertan jasoko da behar den informazio nahikoa, argi eta garbi, puntuazioa aplikatu ahal izateko, laguntzaren fitxako ereduari jarraikiz.

e) Egin diren edo egiteko diren inbertsioen aurrekontua eta zenbatekoak, xehatuta.

f) Hala badagokio, obra proiektu bisatua.

3.3. Eskaerak ez baditu finkatutako betebeharrak betetzen, edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, zuzentzeko errekerimendua jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzearren proiektu mota bakoitzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 6. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuko zaie, proiektu mota bakoitzerako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Kreditu erabilgarria gelditzen bada proiektu mota bateko eskaera guztiei erantzun ondoan, gainerako proiektuen eskaerei erantzuteko erabiliko da, 2. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Baimentzen den kreditua aski bada dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen eskaeren lehentasun zerrenda prestatzea.

Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

Eskatzaileren bati ezin bazaio eman legokiokeen laguntza osoa, kreditu aski ez dagoelako, laguntzak emateko ebazpena baino lehen, 3 egun balioduneko epea emanen zaio adierazteko ea ados dagoen berarentzat aurreikusitako dirulaguntzarekin. Proposatutako dirulaguntzarekin ados daudela adierazten duten onuradunek dirulaguntza osagarri bat jasotzen ahalko dute, legokiekeen laguntza osatu arte, baldin eta aurrekontu-baliabide gehiago sortzen badira azkenean ordaintzen diren dirulaguntza guztien zenbatekoa txikiagoa izateagatik hasieran onartutakoena baino, edo onuradunen batek uko egiteagatik dirulaguntzari.

Hauxe izanen litzateke dirulaguntza osagarri horiek emateko ordena: D, C, B eta A jarduketa motak, mozte-espedientetik abiatuta.

2. Hona hemen udal azokak modernizatzeko proiektuen eskaerak baloratzeko irizpideak:

Zk.

IRIZPIDEA

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

Merkataritza biziberritzeko 2019ko deialdian jasotako dirulaguntzak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiarenak

Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

5.000 euro bitarte, hori barne

2

5.001 eurotik 10.000 eurora

1

10.000 eurotik gora

0

2

Toki-erakunde eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan bat dago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dago

9

20

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat dago onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena

7

c) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat dago, eta hura jardunean dago

3

d) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat dago tokiko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

2

e) Toki-erakundearen webgunean udal azoken jarduerari buruzko informazio eguneratua dago

1

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

Udal azokak kudeatzeko eta antolatzeko ordenantza arautzaile bat dago, edo lan horietarako kontratatutako teknikariak daude

4

4

4

Aurreikusitako inbertsio jarduketen eragin maila eta irismena

Zaharberritze integralak, osoak eta erabatekoak

8

8

Plan integral batean aurreikusitako zaharberritze partzialak

5

Plangintza berariazkorik gabeko zaharberritze partzialak

3

5

Udal azokaren merkataritzako potentziala, postu kopuruaren arabera

10 postu bitarte, hori barne

1

5

11 - 30 postu

3

30 postu baino gehiago

5

GUZTIRA

40

2.c) eta 2.d) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

2.1. Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura.

Lehentasuna emanen zaie 1., 4. eta 5. irizpideetan puntuazio handiena lortzen duten eskaerei, aipatzen den ordenan eta beharrezkoa bada. Berdinketak jarraituz gero, biztanle gehien duten toki-erakundeei emanen zaie lehentasuna.

2.2. Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar 1. balorazio irizpidea aplikatzeko.

Gainerako irizpideak aplikatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan onetsia, indarrean dagoena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dagoela egiaztatzen duen dokumentua. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak baldin badu plan hori, ez da berriro aurkeztu behar. Hori hala dela adierazi behar da, bai eta jarduketa hori planean dagoela egiaztatu ere.

–Merkataritza dinamizatzeko plan onetsia, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena.

–Baloratzen ahal den ordenantza.

–Memoria, eranskin honen 7.3.2.d) oinarrian xedaturikoarekin bat egin behar duena.

3. Honako hauek dira hirietako merkataritza guneak hobetzeko eta egokitzeko proiektuen eskaerak baloratzeko irizpideak:

Zk.

IRIZPIDEA

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

Merkataritza biziberritzeko 2019ko deialdian jasotako dirulaguntzak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiarenak

Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

5.000 euro bitarte, hori barne

2

5.001 eurotik 10.000 eurora

1

10.000 eurotik gora

0

2

Toki-erakunde eskatzaileak tokiko merkataritza sustatzea

a) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan bat dago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dago

9

23

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat dago onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena

7

c) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat dago, eta hura jardunean dago

3

d) Merkataritza inbertsioak egiteko berariazko aurrekontu partidak daude, eta toki-erakundeko 2021erako aurrekontu orokorretan jarduketen aurreikuspena onartuta dago

4

e) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat dago toki-erakundeko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

2

f) Udalerriaren webgunean haren merkataritza jarduerari buruzko informazio eguneratua dago

1

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

Udal antolamenduan berariazko merkataritzako arlo edo zinegotzigo bat izatea (bereizita edo beste batzuekin batera), edo merkataritzara atxikitako teknikariak izatea

2

6

Merkataritzako establezimendu berriak irekitzeko administrazio izapideak sinplifikatzeko ordenantza bat izatea

2

Merkataritza guneetan hutsik dauden lokalak erabiltzea sustatzeko edo horiek apaintzeko eta haien estetika hobetzeko berariazko ordenantza arautzaile bat izatea

2

4

Merkataritza ardatzean aurreikusitako inbertsio jarduketak, haien eragin zuzena handitzeko xedea dutenak

Gaur egun dagoenarekin alderatuta aitzindariak eta berritzaileak diren jarduketak, merkataritza jarduera gauzatzen den hiri espazioari eta hango hiri altzariei balio erantsia ematen dietenak

10

10

Jarduerarik gabeko lokaletan edo merkataritza guneetan seinaleztapen komertziala jartzeko (horizontala eta bertikala) eta haietako hiri paisaia hobetzeko jarduketa arruntak

5

5

Udalerriaren merkataritza-potentziala eta jarduketen eragina.

21 eta 40 merkataritza establezimendu artean

4

8

41 eta 75 merkataritza establezimendu artean

5

76 eta 120 merkataritza establezimendu artean

6

121 eta 250 merkataritza establezimendu artean

7

250 merkataritza establezimendu baino gehiago

8

GUZTIRA

50

2.c) eta 2.e) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

3.1. Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura.

Lehentasuna emanen zaie 1., 2., 4. eta 5. irizpideetan puntuazio handiena lortzen duten eskaerei, aipatzen den ordenan eta beharrezkoa bada.

3.2. Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar 1. balorazio irizpidea aplikatzeko.

4. balorazio irizpidea aplikatzeko, 7.3.2.c) oinarriko memoriari jarraituko zaio.

5. balorazio irizpidea aplikatzeko, toki-erakundean dauden saltokien zerrenda aurkeztuko da, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafearekin eta laguntzaren fitxaren ereduarekin bat.

Gainerako irizpideak aplikatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan onetsia, indarrean dagoena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

–Merkataritza dinamizatzeko plan onetsia, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena.

–Baloratzen ahal diren ordenantzak.

–Memoria, eranskin honen 7.3.2.d) oinarrian xedaturikoarekin bat egin behar duena.

4. Hauek dira salmenta ibiltarirako guneak egokitzeko proiektuen eskaerak baloratzeko irizpideak:

Zk.

IRIZPIDEA

XEHETASUNA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAK

1

Merkataritza biziberritzeko 2019ko deialdian jasotako dirulaguntzak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiarenak

Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

5.000 euro bitarte, hori barne

2

5.001 eurotik 10.000 eurora

1

10.000 eurotik gora

0

2

Toki-erakunde eskatzaileak merkataritza ibiltaria sustatzea

a) Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan bat dago, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dago

9

22

b) Merkataritza dinamizatzeko plan bat dago onetsita, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena

7

c) Lan harreman antolatu, egonkor, aktibo eta egiaztagarri bat dago toki-erakundeko saltokiekin (edo merkataritza elkarte guztiekin, hala badagokio)

3

d) Formalki onetsitako merkataritza mahai edo antzeko egituraren bat dago, eta hura jardunean dago

4

e) Udalerriko webgunean asteroko azoka txikiari buruzko informazio eguneratua izatea (saltoki kopurua eta mota, kokapena, bestelakoak)

2

3

Merkataritza antolamendua eta plangintza

Merkataritza ibiltaria arautzen duen ordenantza bat izatea

8

8

4

Toki-erakundeko biztanleria

1.000 biztanle arte, hori barne

8

8

1.001 eta 3.000 biztanle artean

6

3.001 eta 5.000 biztanle artean

4

5.001 eta 8.000 biztanle artean

2

5

Asteko azoka txikian dagoen postu kopurua

5 postu arte, hori barne

3

9

6 - 10 postu

5

11 - 15 postu

7

15 postu baino gehiago

9

6

Esku-hartzearen xede den eremuan urtean egiten den ekitaldi kopurua edo ekitaldien maiztasuna

Astean behin

7

10

Hamabostean behin

4

Hilero

2

2021ean egindako edo aurreikusitako merkataritza azoken kopurua, lehen aipatutakoez gain (1 puntu azoka bakoitzeko; 3 puntu gehienez)

3

GUZTIRA

60

2.c) eta 2.d) irizpideetako puntuazioak ez dira metagarriak elkarren artean.

4.1. Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura.

Lehentasuna emanen zaie 1., 5. eta 6. irizpideetan puntuazio handiena lortzen duten eskaerei, aipatzen den ordenan eta beharrezkoa bada. Berdinketak jarraituz gero, biztanle gehien duten toki-erakundeei emanen zaie lehentasuna.

4.2. Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar 1. eta 4. balorazio irizpideak aplikatzeko.

Gainerako irizpideak aplikatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plan onetsia, indarrean dagoena, eta dirulaguntzaren xede den jarduketa plan horretan aurreikusita dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

–Merkataritza dinamizatzeko plan onetsia, indarrean dagoena eta gauzatzen ari dena.

–Baloratzen ahal diren ordenantzak.

–Memoria, eranskin honen 7.3.2.d) oinarrian xedaturikoarekin bat egin behar duena.

5. Udalaren titulartasuneko lokalak egokitzeko proiektuen kasuan (2.500 biztanletik beherako toki-erakundeetan), hauek dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

Zk.

IRIZPIDEA

XEHETASUNA

PUNTUAK

PUNTUAK

GEHIENEKOAK

1

Merkataritza biziberritzeko 2019ko deialdian jasotako dirulaguntzak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiarenak

Ez zen dirulaguntzarik jaso

3

3

5.000 euro bitarte, hori barne

2

5.001 eurotik 10.000 eurora

1

10.000 eurotik gora

0

2

Toki-erakundeko biztanleria

1.000 biztanle arte, hori barne

9

9

1.001 eta 2.500 biztanle artean

4

3

Udalerrian dauden merkataritza establezimenduak

Establezimendurik ez dago

8

8

2 establezimendu arte

4

2 establezimendutik gora

2

GUZTIRA

20

5.1. Eskaeren arteko puntuazio berdinketak ebazteko prozedura.

Lehentasuna emanen zaie 1., 3. eta 2. irizpideetan puntuazio handiena lortzen duten eskaerei, aipatzen den ordenan eta beharrezkoa bada. Berdinketak jarraituz gero, biztanle gutxien duten toki-erakundeei emanen zaie lehentasuna.

5.2. Balorazio irizpideak aplikatzeko eskatzen den dokumentazioa eta modua.

Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar 1. eta 2. balorazio irizpideak aplikatzeko; 3. irizpidea aplikatzeko, dagokion informazioa aurkeztu behar da egin nahi den jarduketaren memorian bertan.

9. oinarria.–Deialdiaren tramitazioa eta ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak, laguntzen organo kudeatzailea baita, aurreko oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, kontuan izanik zer proiektu mota den, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Ez da inoiz 1.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

2. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda proiektu mota bakoitzeko, 8. oinarriaren arabera lortutako puntuazioaren hurrenkeran, hala badagokio, eta laguntzen zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, enpresa eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria.–Egindako jarduketak frogatzeko epea, modua eta dokumentazioa.

1. Aurkezteko epea.

Jarduketa guztiak eginak, ordainduak eta erabat amaituak badaude, eta erabiltzen ari badira, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkezten ahalko da justifikazioa; dena dela, beste edozein unetan ere aurkezten ahalko da, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik aitzinera, jarduketa diruz lagungarriak bukatu ondoren, beranduenik ere 2021eko azaroaren 8ra arte, egun hori barne.

2. Aurkezteko modua.

Justifikazioa telematikoki aurkeztuko da laguntzaren fitxa erabiliz. Fitxa horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzak justifikatzeko erregistrorako esteka bat egonen da, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira bideratuko da.

3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira, eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Azken memoria zehatza, egindako jarduketa guztiak eta proiektuaren exekuzioaren azken kostua xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, haiek diruz lagundutako kontzeptuen arabera elkartuta eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituta, hornitzailea identifikatuta eta IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta noiz eta nola ordaindu den adierazita, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat.

c) Egindako inbertsioei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren onuradunaren izenean jaulki beharko dira. Ez da beharrezkoa eskaerarekin batera erantsitako fakturak aurkeztea.

d) Bankuko egiaztagiriak, fakturak ordaindu direla frogatzen dutenak.

e) Dirulaguntzaren xedeko jarduketen argazkiak, jarduketak egin aurreko egoera eta ondorengoa egiaztatu ahal izateko.

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela iragartzeko betebeharra bete dela frogatzeko argazkiak edo agiriak.

g) Toki-erakundearen idazkaritzaren ziurtagiria edo txostena, honako inguruabar hauei buruz:

–Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren aginduak bete direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 ñ) eta 28.3 artikuluetan aurreikusten diren ondorioetarako.

–Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko jarduketen kontratazioan Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

–Dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketa: adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, dirulaguntzaren xedeko jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak).

–Dirulaguntzaren xede diren jarduketak amaitu direla; bestela, obra harreraren akta edo obra amaierako ziurtapena.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

Laguntza ordaintzeko ebazpena 2021eko abenduaren 31 baino lehenago emanen da.

12. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedeko jarduketak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan.

b) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, 10 egun balioduneko epean kontzesioaren ebazpena jakinarazten denetik aitzina, emandako dirulaguntzari uko egiten zaiola, diruz lagunduriko ekintzak ez badira eginen deialdian ezarritako epeetan.

c) Dirulaguntzaren xede izan den inbertsio proiektuan egin nahi diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, hura gauzatu baino lehen. Eta dirulaguntzaren xedeko jarduketaren bat ez bada ezarritako epean egin behar, horren berri ere ematea. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak.

d) Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak 2022ko martxoaren 1a baino lehen abian jartzea, 2.500 biztanle baino gutxiago dituen toki-erakundeen udal titulartasuneko lokalak egokitzeko proiektuen kasuan, eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari komunikatzea noiz irekiko den.

e) Dirulaguntzaren xede diren jarduketen gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak, aurkezpenak edo webguneak) Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza dutela adierazi beharko da.

f) Dirulaguntzaren publizitate egokia ematea, ondotik zehazten den moduan eta epeetan, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten den egunetik edo, bestela, inbertsioak abian jartzen direnetik aurrera:

–Bi urteko epean, onuradunaren web-orrian txertatuta laguntzaren fitxan adierazten den testua.

–Gainera, A eta D motetako proiektuetan, kartel bat jarriko da ikusteko moduko tokian, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduari jarraikiz.

g) Dirulaguntza zertarako ematen den, instalazioak, higiezinak, hiri espazioak, aktibo finkoak edo dirulaguntzaren xede den beste edozein objektu helburu zehatz horretarako erabiltzea gutxienez 7 urtez, dirulaguntza ordaintzen denetik aitzinera.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Justifikazio agiriak aurkezten badira ezarritako epea iraganda baina 2021eko azaroaren 30a baino lehenago, %10 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza. Egun horren ondotik aurkezten badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

b) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira (ezarritako epean gauzatu, fakturatu eta ordainduta), murrizketa hauek aplikatuko dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntzaren ordainketa murriztuko da: justifikatutako inbertsioaren ondoriozko dirulaguntzaren %50.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Dirulaguntzaren xedeko jarduketaren bat ez dela eginen jakinarazteko komunikazioa aurkezten bada epearen barnean, oinarri arautzaile honen 1.c) atalean adierazi bezala, jarduketa hori ez da kontuan hartuko exekuzio maila zehaztearen ondorioetarako.

Era berean, justifikatzen den inbertsio diruz lagungarria ezin da baxuagoa izan ezarritako gutxieneko inbertsioa baino. Izan ere, baxuagoa bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

c) Oinarri honen 1. zenbakiko f) eta g) letretan ezarritako epeak betetzen ez badira, zenbat denbora falta den betetzeko, horren araberako zuzeneko proportzioan zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa.

d) Inbertsioak ez badira abian jartzen 2022ko martxoaren 1erako, jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze interesekin batera.

13. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduketa beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

14. Oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria.–Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da oinarri arautzaile hauen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iragarkiaren kodea: F2108169