144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Jarduerarako lizentzia eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Mikel Torrea Erro.

Jarduera: haragitarako behi-aziendarako nabea eraikitzea.

Kokalekua: Lintzoain, 5. poligonoa, 480. lurzatia.

Erroibarren, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2109237