144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Oihan enkantea

Donamariako Udalak, behar bezalako baimena izanik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamenduak esleitzeko:

Lotea bakarra.–Koñuko Erreka alderdian, 1.313 pago, 1.280,71 metro kubiko egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 29.279,58 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Baldintzen plegua: www.donamaria.eus/es helbidean dago, interesdunen eskura.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Donamariako Udaleko erregistroan bertaratuz edo egoitza elektronikoan, ekainaren 30eko 13:00ak arte.

Proposamenak noiz eta non irekiko: uztailak 2, 14:00etan Donamariako Udalean.

Donamarian, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2109652