144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsita Castejongo Udalaren 3/2021 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua), 2021eko aurrekontuan; hasiera batez onesteko erabakia argitaratuta, 2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, eta jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatu aurrekontu-aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona haren laburpena kapituluka:

Kreditua goititzen duten gastu-kapituluak:

GASTUAK

ZENBATEKOA

(eurotan)

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak

28.281,62

Gastuak, guztira

28.281,62

Goititzea diru-sarreren kapituluetan:

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

(eurotan)

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak (diruzaintzako gerakina)

28.281,62

Diru-sarrerak, guztira

28.281,62

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2109423