144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak, 2020ko ekainaren 15ean, 694 zenbakiko Ebazpena eman du. Hona hemen ebazpenaren testua:

Udal honetako alkatea 2021eko ekainaren 18tik 20ra bertaratu ez izana justifikatuta dago, kontuan hartuta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47. artikulua, lege horren beraren 44. artikuluarekin lotuta, lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ander Carrascón Erice alkateordeari eskuordetzea 2021eko ekainaren 18tik 20ra, biak barne, alkate gisa eman dizkidaten eginkizunak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, lege bereko 44. artikuluarekin lotuta.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2109849