144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Toki-erakundeen arteko kudeaketa-hitzarmena, euskara-teknikariak aldi baterako kontratatzeko hautaketa-deialdien arloan

Udal honen Osoko Bilkurak, ezohiko izaeraz, 2021eko ekainaren 10ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“2008. urtean, Euskara Zerbitzua zuten toki-erakundeek interesgarritzat jo zuten izangai mankomunatuen zerrenda bat eratzea eta kudeatzea, aldi baterako kontrataziorako, euskara-teknikarien lanpostuak betetzeko; izan ere, lanpostu hutsak betetzeko hautaketa-prozesu bat egin behar izatetik salbuetsiko zituzten. Orduan, Berriozarko Udalak hartu zuen bere gain kudeaketa-gomendioa.

12 urteren ondoren, Atarrabiako Udalak hartuko dio txanda Berriozarko Udalari, eta horregatik aurkeztu da irizpen hau.

Hitzarmena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 70.1 artikuluan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 86. artikuluan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikuluan eta hurrengoetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21., 22. eta 57. artikuluetan aurreikusitakoaren babesean egingo da; eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

Herritarren Gaietarako eta Komunitate Garapenerako Informazio Batzordeak 2021eko otsailaren 16an emandako aldeko irizpena kontuan hartuta, Osoko Bilkurak,

ERABAKI DU:

1.–Atarrabiako Udalaren eta Burlatako Udalaren arteko kudeaketa-gomendiorako hitzarmena onartzea, hautaketa-proben bidez “euskara-teknikarien” lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia izapidetu eta kudeatzeko.

2.–Ondorioz, Atarrabiako Udalari agintzea aurreko puntuan aipatutako “euskara teknikarien” lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda hautatzeko eta ondoren kudeatzeko prozedura gauza dezala.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4.–Alkatesa/presidenteari baimena ematea hitzarmen hori eta akordio hau gauzatzeko sinatu behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5.–Erabaki honen berri ematea kudeaketa-gomendioaren hitzarmenarekin zerikusia duten toki-erakundeei, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.”

Burlatan, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2109487