144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, Olkozko 3. poligonoko 62. lurzatian.
Behin betiko onespena

Alkatetzak 2021eko otsailaren 11n emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Manuel Catenak sustatutako xehetasun-azterketa bat, Olkozko 3. poligonoko 62. lurzatirako, xede duena ezartzea lerrokadurak eta altuerak, ahalbidetuko dutenak lurzatian geratzen den eraikigarritasuna gauzatzea, espazio horretan sartuta Udalak legeztatzea exijitu duen bolumen exekutatua.

Hasierako onespena 2021eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean, eta Udalbatzak, 2021eko maiatzaren 10eko osoko bilkuran, haren aurka jarritako alegazioak ezetsi zituen eta behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, M.ª Luisa Serrano Echaves.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109585