143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

108E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deuseztatu eta ondoriorik gabe uzten den Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 95E/2021 Ebazpena. Ebazpen horrek xedatu zuen administrazio prozedura hastea, Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar Navarra SL titular dituen instalazioaren ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzeko. Instalazio hori Caparrosoko udal mugartean dago.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 2275/2009 Ebazpenaren bidez, instalazio horri ingurumen baimen integratua eman zitzaion, esnetarako behi aziendaren ustiategiaren (esnetarako 3.450 behi heldu) eta hondakin organikoen biometanizazio plantaren jarduerak egiteko.

2013ko urtarrilaren 18an, titularrak ingurumen baimen integratua aldatzea eskatu zuen, esnetarako behi helduen kopurua handitzeko,3.450 abelburutatik 7.200 abelburutara handitzeko (aziendarako 12 pabilioi) eta biometanizazio plantaren funtzionamendua araubide termofilora aldatzeko.

Aldaketa hori funtsezkotzat jo zenez, martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzeko Erregelamenduaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), beharrezkoa zen instalazio osorako ingurumen baimen integratu berria.

Espedientea tramitatu zen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, eta prozeduran sartu ziren ingurumen inpaktuaren ebaluazio arloko jarduketak.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 850E/2018 Ebazpenaren bidez, ezezkoa eman zitzaion ingurumen baimen integratu berria emateari, instalazioan aldaketa funtsezkoak egiteko eskatutakoa.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, abenduaren 21eko 333/2020 Epaian, partez baietsi zuen Hibridación Termosolar Navarra SLk eta Valle de Odieta SCLk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 6ko 25E/2019 Foru Aginduaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa; foru agindu horrek ezetsi egin zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 850E/2018 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen horrek, berriz, ukatu egin zuen ingurumen baimen berria ematea.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abenduaren 21eko 333/2020 Epaiak deuseztatu egin zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 850E/2018 Ebazpena, zuzenbidearen araberakoa ez izateagatik, eta adierazi zuen demandatzaileak eskubidea zuela eskatutako ingurumen baimen integratua jasotzeko, baimen hori ematearen aldeko 2015eko abenduaren 22ko ebazpen proposamenean ezarritako baldintzekin (ebazpen proposamen horrek baimena emateko baldintza egokiak ezarri zituen).

Horrenbestez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abenduaren 21eko 333/2020 Epaia betez, ingurumen baimen integratu berria eman zen, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpenaren bidez. Baimen berriak babesten du 2013ko urtarrilaren 18an eskatutako instalazioaren aldaketa funtsezkoa, 2015eko abenduaren 22an jakinarazitako aldeko ebazpen proposamenean zeuden baldintzetan.

2015eko abenduaren 22an jakinarazitako aldeko ebazpen proposamena egiteko erabili zen dokumentazio teknikoaren antzinatasuna eta orduz geroztik igaro den denbora ikusirik, beharrekotzat jotzen da ingurumen baimen berrian ezarritako zenbait baldintza berrikustea, egin beharreko jarduketak gaur egun eskura dauden teknika onenetara egokitzeko.

Hain zuzen ere, honako hauek berrikusi nahi dira: behi aziendaren ustiategiaren hondakin uren eta simaurren kudeaketa; digestoreen funtzionamenduaren araubidea eta biometanizazio plantan sortutako biogasetik elektrizitatea ekoizteko instalazioa; biometanizazio plantan lortutako digestatoaren ezaugarriak; eta simaurren eta digestatoaren ekoizpen eta kudeaketa plana, horrek ezartzen baititu nekazal erabilerarako ongarri gisa balioztatzeko baldintzak.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko b) eta d) letretan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, egoki da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat.

Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzen dituen ebazpen proposamena izan ondoren, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarria izan ondoren.

Horiek guztiak ikusirik, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 95E/2021 Ebazpenaren bidez, xedatu zen instalazio horren ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzeko administrazio prozedura hastea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Dena den, administrazio espedientea izapidetzean prozedurarekin eta kontu materialekin lotutako zenbait akats atzeman dira; horrenbestez, deuseztatueta ondoriorik gabe utzi behar da Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 95E/2021 Ebazpena, eta xedatu behar da ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzeko prozedura hastea, atzemandako akatsak zuzendu ondoren.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Deuseztatzea eta ondoriorik gabe uztea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 95E/2021 Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen administrazio prozedura hastea Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar Navarra SL titular dituen instalazioaren ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzeko. Instalazio hori Caparrosoko udal mugartean dago.

Bigarrena.–Xedatzea instalazioaren ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzeko prozedura hastea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Prozedura horren xedea da honako alderdi hauek berrikustea: behi aziendaren ustiategian hondakin uren eta simaurren kudeaketa; digestoreen funtzionamenduaren araubidea eta biometanizazio plantan sortutako biogasetik elektrizitatea ekoizteko instalazioa; eta simaurren eta digestatoaren ekoizpen eta kudeaketa eredua.

Hirugarrena.–Aldaketari buruzko ebazpenak ezarriko ditu funtzionamenduaren baldintza berriak martxan jartzeko epea, horiek zenbaterainokoak diren ezagutu ondoren.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Valle de Odieta SCLra, Hibridación Termosolar Navarra SLra, Alesbesko Udalera, Martzillako Udalera, Caparrosoko Udalera, Ebroko Konfederazio Hidrografikora, Greenpeace Españara, Industrias Alimentarias de Navarrara, Refresco Iberia SAra, Abeltzaintza Zerbitzura, Nekazaritza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2108452