143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Mairagako urtegiaren 2022ko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 11n erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Mairagako urtegiaren 2022ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Mairagako urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0722360778 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.

B) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 31.846,52 euro ordainduko dizkio organo kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 17an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109317