143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifa
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 11n, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2022ko tarifarako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek 28,7771486396 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 65.472,89 hektareei 333.811,29 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

B) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0179857179 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

C) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0071942872 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zaragozako Probintziakoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 17an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109316