143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Eugiko urtegiaren 2022ko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 7an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Eugiko urtegiaren 2022ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Eugiko urtegia eraiki ondoko hornidurek, haren erregulazioaren onuradun direnek, 0,0164501038 euroko kanona ordainduko dute metro kubikoko.

B) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 60.530,05 euro ordainduko dizkio organo kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 17an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109309