143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2022ko tarifa
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 7an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2022ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 11,80003296 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00118469 euro/m³.

3.–Metro kubikoak, horniduran: 0,00418748 euro/m³.

4.–kWh energia: 0,01046870 euro/kWh.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zaragozako Probintziakoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109252