143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-334

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: Izurtzuko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Izurtzu erreka (Salado ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Urbasa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Gesalatz (Nafarroa).

Isurketak 1.800 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 16 m³-ko edukiera duen Imhoff biltegi aurrefabrikatu batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2109176