143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-A-21

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko urtarrilaren 26an emandako ebazpenaren bidez, Acedoko Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, ura hartzeko Ega ibaitik (90121), UTMX koordenatu hauek dituen puntuan: 563215; UTMY: 4724530 (proiekzio-eremua 30T; ETRS89), Acedon, Mendazako udal-mugartean (Nafarroa) ekainetik urrira bitarte, bi hilabete horiek barne; batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,149 l/s-koa izanen da, uneko gehieneko emaria, berriz, 3,5 l/s-koa. Ura 4 hektareako artadia (arte mikorrizatuak, boilurrak lortzeko) ureztatzeko erabiliko da, mikroaspertsioz, aipatutako udal-mugarteko 5. poligonoko 342. lurzatian, F barrutian. Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2108522