143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-514

M.C.A. Spain SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: M.C.A. Spain SL.

Xedea: Barazki eta arrain kontserben lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Cenicero-Lodosa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Mendabia (Nafarroa).

Isurketak 65.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta honela tratatuko da: bahe bidezko arbastatzea, koagulazioa eta malutapena hodibihurrean, DAF ekipoa (Aire Disolbatuko Flotazioa), koipeak kentzeko, eta tratamendu biologikoa, lohi aktiboen SBR sistema sekuentzial batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2108521