143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zaraitzuko Ibaxaren Batzordean administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2021eko ekainaren 7an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2109347