143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

91/2021 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Azkoienen eta San Adrianen goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2020ko azaroaren 2an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau egiteko administrazio baimena eskatu du, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT10733-2 (Erref.: 2020-098 Obra 100911158).

–Instalazioaren kokalekua: Azkoiengo eta San Adriango udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko aireko linea elektrikoa berritzea, 271. euskarritik “Azkoien” TBAraino.

Jarduketa hauek eginen dira:

–Pistak irekitzea euskarri berrien eta kendu beharreko euskarrien kokapenera sartzeko.

–Zenbaki hauetako euskarri berri hauek jartzea: 273., 272., 271., 270., 269., 267., 265., 263., 261., 260., 259., 257., 255., 253., 251., 250., 248., 246., 244., 242., 240., 238., 337., 236., 234., 232., 230., 228., 226., 224., 222., 220., 218., 216., 214., 212., 211., 209., 207., 205., 203. eta 202., dagozkien armatuekin.

–147-Al1/34-ST1A eroale elektriko berria jartzea, 273. euskarriaren eta “Azkoien” TBAren artean.

–Zuntz optikoa eta lurra konbinatzen dituen eroale berria jartzea (OPGW 16-80), instalatu beharreko euskarri berrien kupulatik, eta 274. euskarrian konektatzea FOADK 80/0 motako FO linearekin, konexio-kutxa normalizatu baten bidez.

–Linearen egungo trazadura desmuntatzea 273. euskarriaren eta “Azkoien” TBAren artean, eta euskarriak desmuntatzea 273. zenbakiaren eta 201. euskarriaren artean, biak barne.

–100-AL1/17-ST1A eroalea jartzea, 274. euskarriaren eta instalatu beharreko 273. euskarri berriaren artean.

Erreforma honetan erabiliko den eroalea 147-AL1/34-ST1A izenekoa da (lehen LA-180); 181,60 mm²-ko sekzioa du, zirkuitu sinplea eta EDS bat, A aldean, muga estatiko dinamikoaren arabera, 1. seriean sortutako baoan izan ezik, 274. eta 273. euskarrien artean, non eroalea 100-AL1/17-ST1A motakoa izanen baita, 116,7 mm²-koa eta %15eko EDSkoa. Lur konexioko kablerako eta zuntzerako erabiltzen den eroalea OPGW 16-80 izenekoa izanen da.

–Aurrekontua: 538.746,71 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ekoan, eta 2020ko abenduaren 2ko Diario de Navarran), eta Azkoiengo Udalari eta San Adriango Udalari ere bidali zitzaizkion, ikusgai jar zitzan.

Ez da alegaziorik jaso.

Separata bidali zen Azkoiengo Udalera, txostena eman zezala eskatuz (azaroaren 9ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Separata bidali zen San Adriango Udalera, txostena eman zezala eskatuz (azaroaren 9ko ofizioa), eta ez du erantzunik eman.

Separata bidali zen Nafarroako Gobernuaren Basoen eta Ehizaren Zerbitzura (2020ko abenduaren 15ean), eta zerbitzu horrek adierazi du jarduketa “baimena emateko modukoa dela”, eta jakinarazi du zer baldintza bete behar den afekzioak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Nafarroako Gobernuaren Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak, 2020ko azaroaren 10ean, honako hau adierazi zuen: “azaroaren 10ean, zerbitzu honek adierazten du badela 2020/965.237 espedientearen bidez erregistratu den eskabide bat, proiektu horri buruzkoa. Espediente hori tramitatzen ari da, dagokion txosten teknikoaren zain”.

Separata bidali zen Ebroko Konfederazio Hidrografikora, zeinak adierazi baitu I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zuela baimena proiektua gauzatzeko, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak horretarako baimena eman zuela 2021eko otsailaren 4an.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Telefónica de España SAUren baimena aurkeztu du.

Espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, Iberdrola I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Azkoiengo Udalari eta San Adriango Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 20an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2108479