143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko ekainaren 9an egindako bilkuran, hasiera batean 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2021eko ekainaren 10ean.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2109490