143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, hura aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Antzinen, 2021eko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Marcelino Posada García.

Iragarkiaren kodea: L2109290