143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko maiatzaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; baldin aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Antzinen, 2021eko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Marcelino Posada García.

Iragarkiaren kodea: L2109288