143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea. Kirolak

Alkatetzaren 469/2021 ebazpena, ekainaren 9koa.

Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 9. artikuluak posible egiten du eskumenak eskuordetzea, lege horretan edo beste batzuetan xedatu bezala eskuordeturik betiere.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluak ezartzen duenez, alkateak Udalaren jardueraren alor jakinak uzten ahal ditu Tokiko Gobernu Batzarreko kideen esku eta, era berean, eskuordetze bereziak ematen ahal dizkio edozein zinegotziri, alor horien barneko gai jakin batzuk zuzendu eta kudeatzeko, nahiz eta batzar horretako kide ez izan.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3 artikuluan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua), honako hau dago xedaturik: “Alkateak gobernu batzordeko –oraingo tokiko gobernu batzarreko– kideen edo, halakorik ez bada, alkateordeen esku utz ditzake eskudantzia jakin batzuk, horrek galarazi gabe eskudantzia bereziak utz ditzan edozein zinegotziren esku, batzordekoa izan zein ez, zeregin jakin batzuetarako. Eskuordetze orokorrak alor batekoak edo batzuetakoak edo gai zehatzetakoak izanen dira, eta haietan biltzen ahalko dira bai kasuan kasuko zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai oro har kudeatzekoak, hirugarren batzuk ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena barne.”

Horrenbestez, kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Tokiko Gobernu Batzarreko kide den José Ángel Saiz Aranguren zinegotziaren esku uztea Kirol Arloko eginkizun hauek, baita hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bitartez ebazteko ahalmena ere:

–Baimena ematea kirol jarduera eta ikuskizunak egiteko Udalaren kirol instalazioetan.

–Zehatzeko eskumena, betetzen ez direnean Zizur Nagusiko Udalaren kirol instalazioen funtzionamenduari buruzko araudian aurreikusitako obligazioak (prebentzioa barne).

–Kirol Arloak kudeatzen dituen dirulaguntzak ematea.

2. Eskuordetutako eskudantziak erabiliz José Ángel Saiz Aranguren ematen dituen egintzak alkateak emantzat jotzen dira; hartara, alkateari dagokio aipatu egintzen aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

3. Alkatetzaren eskudantzien eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik sortuko ditu ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

4. Orobat, eraginkorra izan dadin, eskuordetutako pertsonak onartu egin beharko du. Nolanahi den, eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez duela, baldin eta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

5. Ebazpen honen berri ematea Zizur Nagusiko Udalaren osoko bilkurari, dagokion zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatuari jarraikiz (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2109483