143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko martxoaren 29ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea, aintzat harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 27/1995 Foru Legearen 200., 214., 216., 219. eta 227. artikuluen aldaketa, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak eraginda.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an.

Epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa behin betiko onesten da.

Valtierran, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2109439