143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau iragarri da Urraulbeitiko udal-mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.

Urraulbeitin, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2109444