143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Aldaketa, Txulapaingo izen ofizialean.
Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Txulapaingo udalerriaren izen ofiziala aldatzeko erabakia, aurrerantzean gaztelaniazko eta euskarazko Juslapeña/Txulapain izen elebiduna izan dadin.

Baita Udalaren babespeko kontzeju hauena ere:

Belzunce/Beltzuntze.

Aristregui/Aristregi.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 eta 37.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Markalainen (Txulapain), 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2109258